XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIBEROA

MAULE

HILTZE

Hil dira: 1) Maulen: Benjamin Gaudry, 86 ourthe, 2 seme eta alhaba bat izana; Madalena Albarez, 80 ourthe. Etcheberry, Maule Gagneko tratalanta.

2) Mendikotan: Maddia Syndic, 67 ourthe, Etcheto-ko alhaba, Donada zena.

30 bat ourthez, de Mendittenian neskato egonik, 2 jaun aphez zerbutchatu zian, ukhuratu aitzinetik.

Diala ourthe parrasta bat, Manechina batek, katedralian, sei orenetako meza saintian, komuniatzen zian, egun oroz.

Nourbaitek galthatu zeion zertako hain goizik zotukatzen zen?

Arrapostia: behar dut, 7 orenetan, kafia ohiala eraman Madama-ri. Ah! Bainan nik erraiten deiot eni beharko diala ekharri, eternitate guzian. Badaiteke.

3 ) Barkochen: Pierra Ondarçuhu, Elhordoy-koa, 86 ourthe; Dominika Coyos, Galharet Bordakoa, 56 ourthe.

Pater bat.

JUNTA

Ostiralian, salbu hirour, bi kantounamentuko jaun erretorak Mendikota-ko jaun erretorenian ziren, Mousde Narbaitz, bikari jenerala mintzazale.

Erran deie:

1) Oraiko egunian, sekula beno beharrago diala Elizak, jaun aphezerekin batian, khirichtien eskukhaldia. Pharteliant beitira khorpitz izpiritualian, menbroer jiten zeiena egin behar die.

2) Kodrillot bat eskolatu behar da bestiak beno haboroche, amorekatik eta, lagunen eztiki argizale eta otsamaile bilhaka ditian.

Hots! izan ditian militants edo vases communicants.

3) Junta berhezi zounbait egin behar zaie eta bortchatu gabe, libro kreaturik beitira, Ebanjelioa eta campagne d'année delakoari buruz sustatu.

4) Gidari, chenda erakasle dateke artzagna eta ez meste d'ahas idor bat, akhulia bethi bandan.

5) Izpiritu Saintiaz fidelak ere argiturik eta beroturik beitirade, plan hounik ukheiten ahal die. Hounhartzeko dira, prefosta, ideia hounak oro.

Buru, menbroek algar enthelegatzez, bezagn laguntzez, Eliza saintiak barna eta chuchen phikatuko du ildoa, Monttiot zounbat nahi mazi izana gatik.

Eskerrik minenak hounhart dizala Garraztar biphilak.

BERRICHKAK

Velo eta cyclomotur dunek baimen berhezi bat beharko die ardietsi aitzina, edo kasu kaska chourier.

De Gaulle-k hitz du martcho azkeneko chaharrek jin bidiak altchaturik dutukiela.

Algérie-ko egiekoa burutu du, pazentziatzez, saiheteseko basa adichkide pandarteer buru egitez, haitchak aize borthitzari bezala.

Baduke bai, bakia jin ez deno, phapaitaka ber odoleko barne beltz zoumbaitekin.

Bena jente chuchena althe beithu, horiekin batian, ichtiletik elkhiko da, esperantcha ukheiteko dugu.

1962-ian, goberniak emanen du:

1) 635 milliards, Jinko gabeko eskoleer;

2) 48 milliards khirichtikoer;

3) 165 milliards laikoer, équipement bezala, deusere gourier.

Barkoche tchapelan, ez dateke, behin behin, eskola berririk, ez beita aski sos.

Anhartian, iraikirik izanen da.

Astelehenian, San Jusefen bestan, Aita Saintiak 10 aphezkupu Kardinale egunen dutu, 9 h.30-etan.

Zortziek barrette gorria horren eskutik dukie.

Bigek, Portugalekoak eta Españakoak gobernuko nausien ganik dukie, mouda zahar baten arabera.

Bada 86 kardinale. Denborarekin, 90 izanen da, kholkoan begiratzen du 3-en izenak in petto eta bat izentatuko du, hil berri baten ordari.

Horik hola, 21, 22, 23 martchoan, Frantses kardinale archibichkoek, azken junta Paris-en eginen die Urrietan 11-an, Erroumat Aita Saintiak deithuko dutu, munduko jaun aphezkupiekin.

Jinkoak argit ditzala, arimeen hounetan eta bakhotchak sakrifizio bat eskent dezala, herratiak sar ditian utzi dien l'antique maison de Rome.